XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Erreferentzia jakin batzuen ardatzaren jiran, giza komunitate bat, beraz: izan ziren, une honetan diren eta bihar ere izango diren mestizaien eta nahasketen eta tex-mex guztien atzean beti nabarmentzen dira oinarrizko ezaugarri komun batzuk.

Ibaiadar bat baino gehiagoren bilgune dira gizarteak.

Ur desberdinen bilgune zurrunbilotsura begiratuko bagenu, ibaiadar baten arrastoa sumatuko luke urliak, beste batena nabarmenduko berendiak, baina zenbat eta erdirago eta sakonago begiratu, orduan eta ur bakarragoa ikusiko dugu.

Euskal erreferentzia-munduak historian zehar beste erreferentzia-munduekin izan dituen mestizaia-une historiko askoren arrasto eta zantzu garbiak ere hor daude hizkuntzaren ur-bazter interesgarrietan.

Badakigu, bada, itsasorantz trumilka doan ibaia ur ugarien bilgoa dela, baina ur bakarra ematen du, eta badakigu ur bakarra ematen duen hori beste urekin nahasiko dela itsasora heldu orduko.

Ez dago euskararen inguruan egituratu den sakralizazio arriskutsuaren oso zale izan beharrik onartzeko, euskara izan dela, eta oraindik ere badela, erreferentzia horien ibaiadar nagusia.

Ez, ordea, euskara halako eginkizun zerutiar baten ontzi eta gordailu delako, erreferentzia-mundu hori eta euskara elkarrekiko joan-etorri naturalean jaio, hazi eta garatu direlako baizik.

Eta herri honek horregatik erabaki du euskara etorkizunerako ere gordetzea: herri izaten jarraitzeko.

Gezurra badirudi ere, ez dago beste sekreturik.

2. NIRE ETA GURE AITAREN ETXEA

Barandiaranek aitaren etxea aztertu eta deskribatu zuen: hau izan da eta da aitaren etxea.

Arestik, berriz, nire aitaren etxea defendituko dut proklamatu zuen goratsu.

Esaldi hori maiz modu politiko hertsian ulertu eta erabili bada ere, nago Arestiren proklamak euskara eta euskal tradizioa zituela gogoan.

"Ahoz nahiz idatziz, belaunaldiz belaunaldi transmititzen den eta denboraren poderioz finkatzen den kultur ondarea eta portaera-ereduen multzoa da, hiztegiaren arabera, tradizioa.

Kondaira, ohitura, balore-eskala, erlijio-sinesmenak, literatura, hizkuntza... modu jakin batean finkatu dituen kultur ondarea.

Baina zein zen Arestik besorik gabe eta sorbaldarik gabe eta bularrik gabe ere defendatu nahi zuen kultur ondarea?

Arestik nire dio aitaren etxeaz hitz egiterakoan, eta ez euskal tradizioaren arabera logikoagoa zen gure

Arestik, euskaldun berria izan arren, inork baino hobeto ezagutzen zuen euskal tradizioa eta ezagutzen zuen gure hori ere. Baina ez zuen erabili.